Berriki industrializatutako herrialde

Mapa honetan berriki industrializatutako herrialdeak urdin kolorez margotuta ageri dira. Berde argiz ostera, garapen bidean dauden herrialdeak ageri dira eta grisez edo gorriz garatutzat jotzen direnak. 2014ko datuak.

Berriki industrializatutako herrialdea (BIH) zientzia politikoan eta ekonomikoan erabiltzen den termino bat da, zeinak munduko zenbait herrialde sozioekonomikoki sailkatzeko balio duen. Berriki industrializatutako herrialde bat garapen bidean dagoen herrialde bat da, baina haren garapen-abiadura besteena baino nabarmen altuagoa delarik. BIH motako herrialdeetan industrializazioaren eragin sozialak (adibidez, urbanizazioa) herrialde hartako gizartea azkar eraldatzen ari dira.


Developed by StudentB